eu | es

Zozketaren arauak

Lehenik. Elkarte antolatzailea.

ETXERAT A. E. irabazi asmorik gabeko elkartea da, NIF zenbakia G20764205 du, egoitza fiskala Hernaniko(Gipuzkoa) Perkaiztegi kaleko 11. zenbakian du (20120) eta KINKEA izeneko eskaintza burutu nahi du, Euskal Autonomia Erkidegoko joko eta ikuskizun sailak konbinazio aleatorioei buruz onarturiko arauen arabera.

Lortutakoa elkartearen iharduera laguntzeko bideratuko da.

Bigarrenik. Zozketa burutzeko datak.

KINKEA izeneko produktuen eskaintza eta boletoen salmenta 2018ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 2018ko martxoaren 20an bukatuko da. Eskaintza honetan Zigor Merodiok egindako “Erraldoia” litografia eta zozketan parte hartzeko aukera emango duen txartela banatuko dira.

Zozketa 2018ko martxoaren 21ean burutuko da.

Saldutako zenbaki guztiak zozketatuko dira.

Hirugarrenik. Sariak.

Sariak honakoak izango dira:

20.000 euroko sari bat

5.000 euroko hiru sari.

1.000 euroko hamabost sari

500 euroko hogei sari.

100 euroko ehun sari

Laugarrenik. Zozketa.

Zozketa Andoainen 2018ko martxoaren 21ean burutuko da.

Zozketa notario baten aurrean burutuko da, programa informatiko baten bidez.

Bosgarrenik. Irabazlea.

Saritutako zenbakiak BERRIA eta GARA egunkarietan argitaratuko dira. Honez gain, zozketari buruzko informazio guztia www.etxerat.eus webgunean ikusgai egongo da.

Saritutako zenbakiak dauzkatenek ETXERATen edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute.

Saria eskuratzeko saritutako zenbakia erakutsi beharko da.

Sariak diru kontu batean sartuko dira edo irabazlearen izenean egindako txeke baten bidez ordainduko dira.

60 eguneko epea agortu eta gero sariduna azalduko ez balitz, saria ETXERATen esku geldituko litzateke eta saridunak saridun izateari utziko lioke.

Seigarrenik. Arauen onarpena.

Eskaintzaren arauen berri jakin nahi duenak www.etxerat.info webgunean arauak aurkituko ditu.

Eskaintza honetako parte hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, zozketa honen arauak, parte hartzeko arauak, baldintzak eta datuen pribatutasuna gordetzeko eta babesteko politika onartzen dituzte.

ARABA

Gasteiz

Kutxa kalea 7

Tel. 945 123 238

01012 Gasteiz

BIZKAIA

Bilbo

Sarrikoalde, 3 behea

Tel. 690 622 598

48015 Bilbo

GIPUZKOA

Hernani

Perkaiztegi Kalea 11/13

Tel. 943 335 900

20120 Hernani

NAFARROA

Iruñea

Nabarreria kalea 15 2

Tel. 948 227 054

31001 Iruñea