Oinarriak

1. 2025ko Kinkea-ren zozketa bakoitzaren sariak (4 guztira):

  • 20.000 euroko sari 1
  • 5.000 euroko 2 sari
  • 1.000 euroko 10 sari
  • 300 euroko 40 sari
  • 100 euroko 60 sari

2. Zozketak ausazko informatika-programa batekin egingo dira notario aurrean, 2025ko martxoaren 21ean, ekainaren 21ean, irailaren 21ean eta abenduaren 21ean.

3. Sariak eta saritutako zenbakiak www.kinkea.eus atarian agertuko dira. Saria jasotzeko epea bi hilabetekoa izango da. Kinkea-tik jasotako dirua Etxerat Elkartearen jarduna finantzatzeko erabiliko da (IFK G2076405).

4. Gipuzkoako Foru Ogasunaren araudiari jarraiki, 300 euroz gaindiko sariek %19ko kenkaria dute. Kopuru hori Etxerat Elkarteak berak deskontatuko dio zuzenean sariari.

Edozein argibide behar izanez gero, 675 013 317 telefono zenbakira deitu, edo info@etxerat.eus helbidera idatzi.

LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

Europear Batasuneko datuen babeserako Araudi Orokorraren arabera, Etxerat izango da jasotako datu pertsonal guztien babeslea. Datuak, sarituak nortzuk diren identifikatu eta saria helarazteko behar dira. Etxerat Elkarteak datu horiek jasotzeko eta gordetzeko zure baimena behar du. Bestela, zure zenbakia garaile suertatuko balitz zu nor zaren ez genuke jakingo. Etxeratek jasotako datuak ez dizkio inori emango eta ez ditu inoren esku utziko. Etxerat Elkarteari datuak eman dizkion edonork datu horiek ikusteko, zuzentzeko edo bertan behar uzteko, erabilera mugatzeko eta datuen oposizioa eta mugikortasuna burutzeko eskubidea du, eta horretarako elkarteari jakinarazi beharko dio. Pribatutasunari buruzko informazio guztia helbide honetan aurkituko duzu www.etxerat.eus edo bestela zuzenean 675 013 317 zenbakidun telefonoan galdetu.